Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko urriak 11, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Unerik «zailenera» iritsi dira ur kolektorearen obrak

TOLOSA

2008-10-10 | 14:26:03

Unerik «zailenera» iritsi dira ur kolektorearen obrak

Bi aste barru Rondilla kalerako sarrera mugatuko dute, eta bialaren noranzkoa aldatuko dute; lanen %40a dago egina

Apirilean hasi ziren Oria ibaiko eta Zelai errekako uraren kalitatea hobetzea helburu duen kolektorea ezartzeko lanak, eta beste urtebetez luzatuko direla hauek azaldu dute obraren arduradunek, hau da, Ura Uraren Euskal Agentziaren ordezkariek. Obra osoaren %40a egina dagoela ere baieztatu du goizean eginiko agerraldian Julen Goikoetxeak Uraren Euskal Agentziaren ordezkariak, eta era berean, «unerik zailenean edo konplexuenean» kokatzen direla lan hauek azaldu du.

Ez du erantzunik

AMEZKETA

2008-10-10 | 13:04:31

Bihar (larunbata) Ezker Batuko VII. Lurraldeko Batzordearen baitan zuzendaritza berria aukeratuko dute

Antton Karrera amezketarra eta Duńike Agirrezabalaga dira hautagaiak

Antton Karrera gaur egun Gipuzkoako Ezker Batuko koordinatzailea da. Biharko leloa "ezker euskalduna, federala, soziala eta errepublikarra" izango da. 124 delegatu izango dira bozkatzen.

Ez du erantzunik

ALEGIA

2008-10-09 | 14:05:55

Gaur bertso eskolakoen lehen bilera izango da

Intxurre elkartean bilduko dira

Aurtengo helduen bertsolarien kurtsoari hasiera emateko gaur osteguna, bilduko dira Intxurre elkartean, 20:00etan. Deialdia irekia da eta hasi nahi dutenek ere bertan agertzea nahi dute.

Ez du erantzunik

TOLOSA

2008-10-09 | 12:30:41

Argazki ikastaroa antolatu du Oargik

Mendia eta naturaren inguruko erretratuak ateratzen ikasteko aukera izango da

Mendia eta natura hobeto edo behintzat, beste modu batera ezagutzeko aukera eskaintzen du orain Oargi Mendi Elkarteak. Honek antolatuta, argazki ikastaroa izango baita. Saioak gaur arratsaldean hasten dira eta hilaren 16a bitartean luzatuko dira.

Ez du erantzunik

TOLOSA

2008-10-08 | 11:34:41

5-10 kilo amonal zituen epaitegian eztanda egin zuen lehergailuak

Hala ziurtatu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, eta irailaren 21ean Vital Kutxaren eta Ondoarroako ertzain etxearen kontra egin zituen atentatuetan ETAk lehergai bera erabili zuela azpimarratu du.

IKAZTEGIETA

2008-10-07 | 13:26:03

Pilarika eguna berreskuratuko dute igandean

Duela urte batzuk egiten zen bezala, meza, hamaiketakoa eta jai xume bat egingo dute

Duela urte batzuk, urriak 12 Pilar Eguna, Ikaztegietan ospatu egiten zen baina azken urteotan erabat galdu da egun hori ospatzeko ohitura. Aurtengoan, sinple eta xume bada ere, egun hori berreskuratu nahi izan dute. Beraz, igandean ospatuko dute egun hau. Egun honetarako antolatu dutena hauxe da: meza, hamaiketakoa, trikitilariak eta Mus Txapelketa. 11:15ean ermitan Meza izango da eta ondoren, tabernarik ez badago ere, kultura batzordeak, errepidearen beste aldean barra jarriko du eta hamaiketako ederra (salda, mondejua, haragi egosia, ardoa) izango dute «prezio egokian». Hamaiketakoarekin batera trikitilariak izango dira.

Ez du erantzunik

LEITZA

2008-10-07 | 12:47:55

Mikel Nieve leitzarra hirugarren Cinturo l'Emporda bizikleta proban

Herrialde Katalanetan jokatutako proban podium-era igo zen Orbea Oreka SDA taldeko txirrindularia

Mikel Nieve Leitzako txirrindulariak hirugarren postua lortu du Cinturo l'Emporda hiru etapako bizikleta proban. Orbea Oreka SDA taldeko txirrindulariak Euskaltel-Euskadi taldean korrituko du urrengo denboraldia, beraz, Orbearekin Herrialde Katalanetan lehiatu da azken aldiz.

Ez du erantzunik

IRURA

2008-10-05 | 17:58:37

Antolatzaileek egin duten balantzea "oso ona" izan da

"Etorri den jende andana kontuan hartuta, eta Kilometroak-08k eskaini duen zerbitzuari erreparatuta, irakurketa ona besterik ezin dela egin" iritzi diote

Kilometrotako antolatzaile eta arduradunek gaurko egunaren balorazioa egin dute. Orokorrean, "balorazioa bakarra da: ona, oso ona", azaldu dute. "Etorri den jende andana kontuan hartuta, eta Kilometroak-08k eskaini duen zerbitzuari erreparatuta, irakurketa ona besterik ezin dela egin" iritzi diote. Jendetza bildu da Iruran eta Anoetan, ibilbideak bi herriak hartzen baititu, eta hainbestekoa izan da bildutako jendearen kopurua ibilbidean moldaketa txiki batzuk ere egin behar izan dituztela antolatzaileek. Esaterako, bazkal orduan, Anoeta eta Irura arteko zubia zabaldu egin behar izan dute. Ordu horretan, izan ere, Anoetako Renfeko geltokira jendea iristen ari zen oraindik.

Erantzun 1

Agenda

Azoka

Stock azoka
TOLOSA, Beotibar pilotalekua - 2008-10-11

Jaiak

Jaien amaiera
TOLOSA, Berazubi auzoa - 2008-10-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa