
AMEZKETA
2008-07-02 | 17:37:24
XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketa larunbatean hasiko da
16:30etik aurrera gazte eta nagusien arteko hiru partida jokatuko dituzte, eta 22:00etan beste hiru partida
16:30ean gazteen norgehiagoka bat eta nagusien arteko bi izango dira, eta 22:00etan gazteen arteko bi partida eta nagusien arteko bat. Azken honetan Aranburu zizurkildarra izango da Loiolaren kontra (Elgoibar).
HERNIALDE
2008-07-02 | 13:06:55
Lurjabeek ez dute eman AHTren inguruko zundaketak egiteko baimenik
Informazio gehiago eskatu dute proiektuaren inguruan gaur egindako bileran
Bilera egin dute gaur goizean Hernialden zenbait lurjabeek eta AHTren inguruko zundaketa egiten dituen Typsa enpresako ordezkariek. Bertan, lurjabeek ez dute baimenik eman zundaketarik egiteko eta AHT proiektuaren inguruan informazio gehiago eskatu dute. Bilera eta gero, lurjabeek "Informazio gehiago, inposaketa gutxiago" jartzen zuen kartelekin protesta egin dute.
ORENDAIN
2008-06-30 | 13:14:55
Urkirentzat izan da Gipuzkoako Txapela
Zaldibian izan zen atzo txapelketa eta erabateko nagusitasuna erakutsi zuen Ormaetxeak
bigarren postuan Andoni Goikoetxea gazteluarra geratu zen. Arteaga hirugarren, eta Aranalde izan zen laugarren.
TOLOSA
2008-06-30 | 13:11:32
Euskal Unibertsitatea eratzeko fundazioa sortu dute
Larunbatean egin zuten aurkezpen ekitaldia Kursaalean eta egoitza Tolosan izango du
Larunbatean Euskal Unibertsitatea eratzeko fundazioa bat sortu zuten, aurkezpen ekitaldia Kursaalen egin zutelarik. Campus nagusia Tolosan izango da. Oraingoz kideak hauek dira: UEU, AEK, EKT, Elkar Fundazioa, Ikastolen Elkartea, Ipar Hegoa Fundazioa, Kontzeilua eta Nazioa Eztabaidagunea. Urte amaieran zehaztuko dute eskainiko dituzten titulazioak zein izango diren.
IBARRA
2008-06-28 | 17:23:51
Ibarra bigarren geratu da Xiba jokoetan
Xiberoan jokatu da finala eta eskualdeko lehen herria izan da Ibarra
Ibarra bigarren geratu da Xiberoan Xiba jokoen finalean. Eskualdeko lehen herria izan da, Zizurkil eta Asteasuren aurretik. Irabazlearengandik bost puntutara geratu dira ibartarrak.
TOLOSA
2008-06-27 | 16:48:48
Juanma Lillok kontratua berrituko du Realarekin
Denbaraldi batetarako eta igoera lortuz gero, beste denboraldi bat
Juan Manuel Lillok Realaren entrenatzailea izaten jarraituko du. Gaur arratsaldean sinatu du bere kontratu berria. Urtebeteko iraupena du eta igoera lortuz gero beste urte betez luzatuko litzateke.
TOLOSA
2008-06-26 | 19:35:05
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, heroinarekin trafikatzeagatik
Tolosaldean, Donostian eta Pasaian banatzen zuten droga eta epailearen esku utzi dituzte
Ertzaintzaren agenteek hiru pertsona atxilotu dituzte, Tolosan, Donostian eta Pasaian heroina banatzea leporatuta. Atxilotutakoen etxeetan egindako miaketetan, droga nahasi eta banatzeko erabili ohi den materiala topatu dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.
TOLOSA
2008-06-26 | 17:03:26
Alpino Uzturre 112 gailurretan izango da igande honetan
Elkartearen 50. urteurreneko ospakizunen baitan, Gipuzkoako mendi puntuagarri guztietara igoko dira
Igande honetan, ekainak 29, Alpino Uzturre mendi elkartea Gipuzkoako mendi puntuagarri guztietan izango da, elkartearen 50. urteurrena dela eta.
Deialdiak
Oporretako argazki lehiaketa
ELDUAIN, Udaletxea - 2008-07-01
Irteerak
Brionesera
ANOETA, - 2008-07-04
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.