Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2009ko urtarrilak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Agenda | Deialdiak

Sahararako janari bilketa

Aukeratu Herria - 2008-12-18tik 2009-01-31era

Abian da Sahararen aldeko Euskal Karabana, 'Piztu Itxaropena' lelopean. Eskualdean, Tolosaldea Sahararekin elkartea ari da aurrera eramaten janari bilketa: arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea eta konpresak.

Veleta-Aiz Orratz elkartearen argazki bilketa

TOLOSA - 2009-01-05tik 2009-01-31era

Veleta-Aiz Orratz elkarteak 75 urte beteko ditu aurten. Argazki zahar eta berrien erakusketa ari da prestatzen eta horretarako materiala biltzen ari dira. Bazkideek, bazkide ohiek eta zerbait dutenek, elkartera eraman dezakete. Informazioa 655 738739 tele Antolatzailea: Veleta-Aiz Orratz elkartea

Irratiaren inaugurazioa, Laket eta Atila y los Hunos

TOLOSA, Bonberenea - 2009-01-10tik 2009-01-10era

Bonberenea irratiaren inaugurazioa: irrati maratoia 16:00etatik 20:00etara; Laket eta Atila y los Hunos 22:30ean. Antolatzailea: Bonberenea

Eski irteera Formigalera

TOLOSA - 2009-01-10tik 2009-01-16era

Eski irteera Formigalera antolatu du Oargi mendi elkarteak hilaren 17 eta 18rako. Informazioa eta izen-ematea, 943 675612, 688 698642 eta www.oargi.org
Antolatzailea: Oargi mendi elkartea

Urteko asanblada

IBARRA, Bizi Nahi jubilatu elkartea - 2009-01-11tik 2009-01-11era, 11:00

Bizi Nahi jubilatu elkarteak urteko asanblada egingo du 11:00etan: urteko kontuak, aktibitateak, batzordea berritzea, galde-erantzunak. Ondoren, hamaiketakoa izango da. Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea

Tolosa CF-ren asanblada

TOLOSA, Kultur Etxea - 2009-01-23tik 2009-01-23era, 20:00

Tolosa Club de Fútbolen urteko asanblada Kultur Etxean 19:30ean (20:00etan bigarren deialdia): urteko aurrekontua, Berazubiko igerilekuaren balorazio ekonomikoa eta bideragarritasuna, lehendakari hautaketa. Antolatzailea: Tolosa CF

«  urtarrila - 2009  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
      1
6 10
13 14 15
20 21 25
26 27 28  
             

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa