
Deialdiak
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era
Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat Antolatzailea: Udala
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era
Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea
Irteerak
ANOETA - 2008-07-04tik 2008-07-21era
Promozioko bidaia egingo dute Alkartasuna Biltokikoek Briones herrira, Errioxan, hilaren 22an, upategi bat bisitatuz. Izen-ematea, Biltokian 18:00etatik 20:00etara, 10 eurotan. Antolatzailea: Alkartasuna biltokia
Ikastaroak
ELDUAIN, Elduainen - 2008-07-08tik 2008-08-28era, 18:15
Astearteetan eta ostegunetan izango da. uztailean 24 arte. Abuztuan 19an hasi eta 28 arte. Abuztuko ordutegia ikasleekin hitzartuko da. Antolatzailea: Udala
Erakusketak
TOLOSA, Itaie taberna - 2008-07-09tik 2008-07-31era
Isabel Mujikaren margolanak Itaie tabernan daude ikusgai. 15 olio-lan dira, gehienak paisajeak.
Deialdiak
Festak diren bitartean autobus geltokiak
ALEGIA, Larraitz auzoko geltokia - 2008-07-11tik 2008-07-21era
Festak diren bitartean autobus geltoki bakarra Larraitz auzokoa izango da, kaleak libre behar baitituzte. Beraz, hilaren 15eko arratsaldetik hilaren 20a bitartean (igandea, egun hau ere barne) autobus geltoki bakarra izango da herrian.
Deialdiak
TOLOSA - 2008-07-11tik 2008-09-29era
Tolargik eta Tolosagasak 2009 urteko Tolosako egutegia osatzeko argazki lehiaketa jarri dute abian 'Tolosa eta bere jaiak' gaiaz. Argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek nahi adina argazki aurkeztu ahal izango dituzte Tolargiren (Rondilla kalea, 34 be Antolatzailea: Tolargi eta Tolosagasa
Ikastaroak
TOLOSA, Txarama - 2008-07-11tik 2008-09-01era
Piraguismo ikastaroak antolatu ditu Kaxkardi Kultur Elkarteak Txaraman, egun bateko irteerak edo aste osoko ikastaroak. Izen-ematea, 636 638635 eta 677 488910 telefonoetan. 8 urtetik gorakoentzat. Iraila bitarte. Antolatzailea: Kaxkardi Kirol Elkartea
Mendi irteerak
TOLOSA - 2008-07-15tik 2008-07-24era
Pirinioetara mendi irteera antolatu du Alpino Uzturre elkarteak, hilaren 25etik 27ra, Palas (2.974 m) eta Lurien (2.826 m) mendiak igoz. Izen-ematea, elkartean.
Ikastaroak
TOLOSA, Otsabi gazte lokala - 2008-07-16tik 2008-08-27era, 11:30-13:00
Sanblaspiko Gazte Asanblada euskal dantza (fandangoa eta arin arina) ikastaroa antolatu du udako asteazkenetarako, 11:30etik 13:00etara, Otsabi gazte lokalean, Udaberri dantzari taldearen laguntzarekin.
Antolatzailea: Sanblaspiko Gazte Asanblada
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-16tik 2008-08-01era
Abuztuaren 29rako Laredora irteera antolatu du Harizpek, Lore Festara. Bidaiaren prezioa 30 eurokoa da bazkideentzat, eta gainontzekoentzat, 33. Izen-ematea, elkartean. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea
Ikastaroak
TOLOSA - 2008-07-17tik 2008-07-22era
Tolosaldeko Arraun Klubak ikastaroa antolatu du 1995-1998 urteetan jaiotakoentzat. Izena Zerkausiaren beheko solairuan eman behar da hilaren 21 edota 22an, 18:00etatik 20:00etara. Hamabost eguneko iraupena izango du abuztuan zehar, 10:00etatik 11:30era.
Jaiak
IBARRA, Sendi Ekintza - 2008-07-17tik 2008-07-29era, 19:30-21:00
Abuztuaren 26an koadrilen bazkaria egingo da jaietan. Txartelak salgai egongo dira Sendi Ekintzan hilaren 17an, 23an eta 29an, 19:30etik 21:00ak arte, 22 eurotan. Antolatzailea: Balantxaka koadrila
Irteerak
Gaztainondo Nafarroa eta Aragoira
BERASTEGI - 2008-07-19tik 2008-07-23era
Uztailaren 24erako Aragoira irteera antolatu du Gaztainondok, Liedena, Sos del Rey Catolico eta Zangotza bisitatuz. Izen-ematea, Gaztainondon bertan egin behar da ahalik eta lehen.
Deialdiak
Gipuzkoako lokotx biltze eta aizkora txapelketa finaletara joateko autobusa
BALIARRAIN - 2008-07-19tik 2008-07-21era
Mendarora joango dira 26ean autobusean. 616 634 909 edo 649 019 440 telefonoetara deitu behar da horretarako. Txapelketetan ere izena eman daiteke oraindik parte hartzeko, telefono berdinetara deituz. 16:30ean plazan.
Odol ematea
TOLOSA, Kultur Etxea - 2008-07-21tik 2008-07-21era, 18:30-20:30
Odol bankoa etorriko da Kultur Etxera 18:30etik 20:30era. Antolatzailea: Odol Emaileen Elkartea
Irteerak
IBARRA - 2008-07-21tik 2008-07-23era
Langostino Moto Kultur Elkarteak irteera antolatu du hilaren 27rako 10:00etan abiatuta Iruņea aldera eta 19:30ean Anoetako Saloon Radical Biker-era itzuliz. Izen-ematea, 30 euro ingresatuz Euskadiko Kutxako 30350141841410023232 kontuan. Antolatzailea: Langostino Moto Kultur Elkartea
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.