
Deialdiak
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era
Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat Antolatzailea: Udala
Irteerak
IBARRA - 2008-07-01tik 2008-07-19era
Bizi Nahi jubilatu elkarteak Miarritzera irteera antolatu du hilaren 19rako, Oiartzunen bazkalduz eta Hondarribia ere bisitatuz. Izen-ematea, elkartean 27 eurotan (ez bazkideek, 32).
Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era
Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea
Irteerak
ANOETA - 2008-07-04tik 2008-07-21era
Promozioko bidaia egingo dute Alkartasuna Biltokikoek Briones herrira, Errioxan, hilaren 22an, upategi bat bisitatuz. Izen-ematea, Biltokian 18:00etatik 20:00etara, 10 eurotan. Antolatzailea: Alkartasuna biltokia
Ikastaroak
ELDUAIN, Elduainen - 2008-07-08tik 2008-08-28era, 18:15
Astearteetan eta ostegunetan izango da. uztailean 24 arte. Abuztuan 19an hasi eta 28 arte. Abuztuko ordutegia ikasleekin hitzartuko da. Antolatzailea: Udala
Erakusketak
TOLOSA, Itaie taberna - 2008-07-09tik 2008-07-31era
Isabel Mujikaren margolanak Itaie tabernan daude ikusgai. 15 olio-lan dira, gehienak paisajeak.
Deialdiak
Festak diren bitartean autobus geltokiak
ALEGIA, Larraitz auzoko geltokia - 2008-07-11tik 2008-07-21era
Festak diren bitartean autobus geltoki bakarra Larraitz auzokoa izango da, kaleak libre behar baitituzte. Beraz, hilaren 15eko arratsaldetik hilaren 20a bitartean (igandea, egun hau ere barne) autobus geltoki bakarra izango da herrian.
Deialdiak
TOLOSA - 2008-07-11tik 2008-09-29era
Tolargik eta Tolosagasak 2009 urteko Tolosako egutegia osatzeko argazki lehiaketa jarri dute abian 'Tolosa eta bere jaiak' gaiaz. Argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek nahi adina argazki aurkeztu ahal izango dituzte Tolargiren (Rondilla kalea, 34 be Antolatzailea: Tolargi eta Tolosagasa
Ikastaroak
TOLOSA, Txarama - 2008-07-11tik 2008-09-01era
Piraguismo ikastaroak antolatu ditu Kaxkardi Kultur Elkarteak Txaraman, egun bateko irteerak edo aste osoko ikastaroak. Izen-ematea, 636 638635 eta 677 488910 telefonoetan. 8 urtetik gorakoentzat. Iraila bitarte. Antolatzailea: Kaxkardi Kirol Elkartea
Mendi irteerak
TOLOSA - 2008-07-15tik 2008-07-24era
Pirinioetara mendi irteera antolatu du Alpino Uzturre elkarteak, hilaren 25etik 27ra, Palas (2.974 m) eta Lurien (2.826 m) mendiak igoz. Izen-ematea, elkartean.
Ikastaroak
TOLOSA, Otsabi gazte lokala - 2008-07-16tik 2008-08-27era, 11:30-13:00
Sanblaspiko Gazte Asanblada euskal dantza (fandangoa eta arin arina) ikastaroa antolatu du udako asteazkenetarako, 11:30etik 13:00etara, Otsabi gazte lokalean, Udaberri dantzari taldearen laguntzarekin.
Antolatzailea: Sanblaspiko Gazte Asanblada
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-16tik 2008-08-01era
Abuztuaren 29rako Laredora irteera antolatu du Harizpek, Lore Festara. Bidaiaren prezioa 30 eurokoa da bazkideentzat, eta gainontzekoentzat, 33. Izen-ematea, elkartean. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea
Deialdiak
VILLABONA - 2008-07-17tik 2008-07-20era
12. Garagardo Azoka Txerminen 18:00etatik 01:00etara, Irrintzi kirol elkarteak antolatuta. Ostiralean 23:00etan Lain taldearen kontzertua azokan eta larunbatean 19:00etan Aimar Irigoien harri-jasotzailearen erakustaldia Txistulari plazan.
Deialdiak
ANOETA, Plaza - 2008-07-17tik 2008-07-17era, 10:00-13:00
10:00etatik 13:00etara herri kirolak izango dira plazan. Ez da beharrezkoa izena ematea.
Deialdiak
TOLOSA, Kultur Etxea - 2008-07-17tik 2008-07-17era, 17:00
Txalaparta tailerra 17:00etan Topagunean, Kultur Etxean. Antolatzailea: Topagunea
Deialdiak
TOLOSA, Kultur Etxea - 2008-07-17, 17:30
Gazteak matxismoaren aurka. Batzarra Kultur Etxean 17:30ean.
Jaiak
ALEGIA - 2008-07-17
Karmen jaiak: 09:00ean diana; 10:00-14:00etan haur parkea; 13:00etan Apar Festa; 17:00etan haur jaialdia; 19:00etan futbitoko finala; 19:00etan ikasleen kalejira; 22:30ean bertsolariak zinean; 24:00etan Tapia eta Leturia.
Jaiak
Bibalabirgen bandera, zahagiardoa eta DJak
ALEGIA - 2008-07-17
Festa alternatiboak: arratsaldean III. Bibalabirjen bandera; iluntzean zahagiardoa eta gauean herriko DJak.
Ikastaroak
TOLOSA - 2008-07-17tik 2008-07-22era
Tolosaldeko Arraun Klubak ikastaroa antolatu du 1995-1998 urteetan jaiotakoentzat. Izena Zerkausiaren beheko solairuan eman behar da hilaren 21 edota 22an, 18:00etatik 20:00etara. Hamabost eguneko iraupena izango du abuztuan zehar, 10:00etatik 11:30era.
Deialdiak
VILLABONA, Verdura plaza - 2008-07-17, 20:00
Bai Euskal Herriari herri ekimenak 'Geurea ikurriņa' lelopean agerraldia egingo du Berdura plazan 20:00etan. Herritarrei deialdia egin diete antolatzaileek, gonbidapena jaso dutenei eta batez ere jaso ez duten eragileei. Antolatzailea: Bai Euskal Herriari ekimena
Jaiak
IBARRA, Sendi Ekintza - 2008-07-17tik 2008-07-29era, 19:30-21:00
Abuztuaren 26an koadrilen bazkaria egingo da jaietan. Txartelak salgai egongo dira Sendi Ekintzan hilaren 17an, 23an eta 29an, 19:30etik 21:00ak arte, 22 eurotan. Antolatzailea: Balantxaka koadrila
Deialdiak
IBARRA, Kultur Etxea - 2008-07-17, 19:30
Kultur Etxearen inguruan, goiko errepidearen alboan, elkarretaratzea egingo dute 19:30ean 'Alarma gorria espetxeetan' lelopean.
Jaiak
IBARRA, Subegi elkartea - 2008-07-17, 20:00
Ezker abertzaleak jaien inguruko batzarra egingo du 20:00etan Subegin. Jaien antolaketari buruzko argibideak eskainiko dituzte bertan eta herritarrei bertara agertzeko deialdia luzatu diete. Antolatzailea: Ezker abertzalea
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.