Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-07-15

Deialdiak

Argazki lehiaketa

ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era

Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat
Antolatzailea: Udala

Irteerak

Miarritzera

IBARRA - 2008-07-01tik 2008-07-19era

Bizi Nahi jubilatu elkarteak Miarritzera irteera antolatu du hilaren 19rako, Oiartzunen bazkalduz eta Hondarribia ere bisitatuz. Izen-ematea, elkartean 27 eurotan (ez bazkideek, 32).
Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea

Irteerak

Salamancara

TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era

Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea

Irteerak

Brionesera

ANOETA - 2008-07-04tik 2008-07-21era

Promozioko bidaia egingo dute Alkartasuna Biltokikoek Briones herrira, Errioxan, hilaren 22an, upategi bat bisitatuz. Izen-ematea, Biltokian 18:00etatik 20:00etara, 10 eurotan. Antolatzailea: Alkartasuna biltokia

Ikastaroak

Patinai ikastaroa

ELDUAIN, Elduainen - 2008-07-08tik 2008-08-28era, 18:15

Astearteetan eta ostegunetan izango da. uztailean 24 arte. Abuztuan 19an hasi eta 28 arte. Abuztuko ordutegia ikasleekin hitzartuko da. Antolatzailea: Udala

Erakusketak

Isabel Mujikaren margolanak

TOLOSA, Itaie taberna - 2008-07-09tik 2008-07-31era

Isabel Mujikaren margolanak Itaie tabernan daude ikusgai. 15 olio-lan dira, gehienak paisajeak.

Deialdiak

Festak diren bitartean autobus geltokiak

ALEGIA, Larraitz auzoko geltokia - 2008-07-11tik 2008-07-21era

Festak diren bitartean autobus geltoki bakarra Larraitz auzokoa izango da, kaleak libre behar baitituzte. Beraz, hilaren 15eko arratsaldetik hilaren 20a bitartean (igandea, egun hau ere barne) autobus geltoki bakarra izango da herrian.

Deialdiak

Egutegirako argazki lehiaketa

TOLOSA - 2008-07-11tik 2008-09-29era

Tolargik eta Tolosagasak 2009 urteko Tolosako egutegia osatzeko argazki lehiaketa jarri dute abian 'Tolosa eta bere jaiak' gaiaz. Argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek nahi adina argazki aurkeztu ahal izango dituzte Tolargiren (Rondilla kalea, 34 be Antolatzailea: Tolargi eta Tolosagasa

Ikastaroak

Piraguan ibiltzeko aukera

TOLOSA, Txarama - 2008-07-11tik 2008-09-01era

Piraguismo ikastaroak antolatu ditu Kaxkardi Kultur Elkarteak Txaraman, egun bateko irteerak edo aste osoko ikastaroak. Izen-ematea, 636 638635 eta 677 488910 telefonoetan. 8 urtetik gorakoentzat. Iraila bitarte. Antolatzailea: Kaxkardi Kirol Elkartea

Mendi irteerak

Pirinioetara

TOLOSA - 2008-07-15tik 2008-07-24era

Pirinioetara mendi irteera antolatu du Alpino Uzturre elkarteak, hilaren 25etik 27ra, Palas (2.974 m) eta Lurien (2.826 m) mendiak igoz. Izen-ematea, elkartean.

Deialdiak

Bilera herri anzterkiaz eta dantza-sokari buruz

ANOETA, Udaletxean - 2008-07-15, 19:00

Bilera egingo da udaletxean herri antzerkiaz eta
dantza-sokaz hitz egiteko. Dei egiten zaie herriko taldeei eta interesaturik dagoen orori bertan parte hartzera. Bilera 19:00etan izango da udaletxean.

«  uztaila - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 
7
14
22
     
             

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa