
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-01tik 2008-07-12era
Eguneko irteerak antolatu dira Tolosatik Zaragozako Expora hilaren 6an eta 13an. Informazia, 627 419364 telefono zenbakian.
Deialdiak
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era
Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat Antolatzailea: Udala
Irteerak
IBARRA - 2008-07-01tik 2008-07-19era
Bizi Nahi jubilatu elkarteak Miarritzera irteera antolatu du hilaren 19rako, Oiartzunen bazkalduz eta Hondarribia ere bisitatuz. Izen-ematea, elkartean 27 eurotan (ez bazkideek, 32).
Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era
Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea
Mendi irteerak
VILLABONA - 2008-07-04tik 2008-07-11era
OzaAtxerito (2.358 m)-Zuriza mendi irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak hilaren 13rako. Izen-ematea, elkartean
Antolatzailea: Aizkardi mendi elkartea
Irteerak
ANOETA - 2008-07-04tik 2008-07-21era
Promozioko bidaia egingo dute Alkartasuna Biltokikoek Briones herrira, Errioxan, hilaren 22an, upategi bat bisitatuz. Izen-ematea, Biltokian 18:00etatik 20:00etara, 10 eurotan. Antolatzailea: Alkartasuna biltokia
Ikastaroak
ELDUAIN, Elduainen - 2008-07-08tik 2008-08-28era, 18:15
Astearteetan eta ostegunetan izango da. uztailean 24 arte. Abuztuan 19an hasi eta 28 arte. Abuztuko ordutegia ikasleekin hitzartuko da. Antolatzailea: Udala
Deialdiak
Jubilatuen bazkarirako izen-ematea
ALKIZA - 2008-07-09tik 2008-07-14era
Aiztondo mankomunitateak eskualdeko jubilatuen bazkaria antolatu du hilaren 20rako. Izen-ematea, 943 603930 telefono zenbakian. Antolatzailea: Aiztondo mankomunitatea
Erakusketak
TOLOSA, Itaie taberna - 2008-07-09tik 2008-07-31era
Isabel Mujikaren margolanak Itaie tabernan daude ikusgai. 15 olio-lan dira, gehienak paisajeak.
Musika
TOLOSA, Frontoiko terraza - 2008-07-11tik 2008-07-11era, 22:30
Frontoiko terrazan Lolas club rock&roll taldea 22:30ean, Gau Giroren barruan. Antolatzailea: Udala
Kirola
Euskal Herriko I. Dardo Txapelketa
TOLOSA, Beotibar pilotalekua - 2008-07-11tik 2008-07-13era
Euskal Herriko I. Dardo Txapelketa Beotibar pilotalekuan, ostiralean 18:00etan bikoteka; larunbatean taldeka 10:00etan, 15:00etan eta 18:00etan eta igandean 10:00etan finalak eta 16:00etan Euskal Kopa.
Jaiak
ALEGIA, Elorri frontoian - 2008-07-11tik 2008-07-12era, 19:00etan
Ostiralean eta larunbatean, 19:00etatik aurrera Alegiako V. Garagardo Festa izango da, jendea aspertu arte, goizaldera arte. Ukondoa, saltxitxak, gazta eta postrea izango dira jateko eta 9 garagardo desberdin edateko. Antolatzailea: Intxurre Futbol Taldea
Deialdiak
Festak diren bitartean autobus geltokiak
ALEGIA, Larraitz auzoko geltokia - 2008-07-11tik 2008-07-21era
Festak diren bitartean autobus geltoki bakarra Larraitz auzokoa izango da, kaleak libre behar baitituzte. Beraz, hilaren 15eko arratsaldetik hilaren 20a bitartean (igandea, egun hau ere barne) autobus geltoki bakarra izango da herrian.
Deialdiak
TOLOSA - 2008-07-11tik 2008-09-29era
Tolargik eta Tolosagasak 2009 urteko Tolosako egutegia osatzeko argazki lehiaketa jarri dute abian 'Tolosa eta bere jaiak' gaiaz. Argazki lehiaketan parte hartu nahi dutenek nahi adina argazki aurkeztu ahal izango dituzte Tolargiren (Rondilla kalea, 34 be Antolatzailea: Tolargi eta Tolosagasa
Irteerak
VILLABONA - 2008-07-11tik 2008-07-14era
'Arabako bazterrean, Aialatarren lurretan' irteera antolatu du Larramendi Bazkunak hilaren 19eta 20rako. Izen-ematea, 943 696450 telefonoan (Iosu) edo txangoak@topagunea.com helbidera idatzita. Antolatzailea: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Ikuskizunak
AHTri buruzko bideo proiekzioak
ALEGIA, Kultur Etxea - 2008-07-11tik 2008-07-12era
AHTri buruzko bideo proiekzioak Kultur Etxean 19:00etatik 22:00etara etengabe.
Ikastaroak
TOLOSA, Txarama - 2008-07-11tik 2008-09-01era
Piraguismo ikastaroak antolatu ditu Kaxkardi Kultur Elkarteak Txaraman, egun bateko irteerak edo aste osoko ikastaroak. Izen-ematea, 636 638635 eta 677 488910 telefonoetan. 8 urtetik gorakoentzat. Iraila bitarte. Antolatzailea: Kaxkardi Kirol Elkartea
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.