
Erakusketak
ALEGIA, Jubilatuen tabernan - 2008-06-04tik 2008-07-06era
Alegiako jubilatuen tabernan Noelia Crujeirasen margolan abstraktoak izango dira ikusgai hilabete osoan zehar. Asteartetik igandera bitarte.
Irteerak
TOLOSA - 2008-06-30tik 2008-07-09era
Hilaren 10erako Iruñeko sanferminetara irteera antolatu du Harizpe jubilatu elkarteak, Blanca de Navarra jatetxean bazkalduz. Izen-ematea, elkartean. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-01tik 2008-07-12era
Eguneko irteerak antolatu dira Tolosatik Zaragozako Expora hilaren 6an eta 13an. Informazia, 627 419364 telefono zenbakian.
Deialdiak
ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era
Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat Antolatzailea: Udala
Irteerak
IBARRA - 2008-07-01tik 2008-07-19era
Bizi Nahi jubilatu elkarteak Miarritzera irteera antolatu du hilaren 19rako, Oiartzunen bazkalduz eta Hondarribia ere bisitatuz. Izen-ematea, elkartean 27 eurotan (ez bazkideek, 32).
Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea
Deialdiak
TOLOSA, Usabalgo futbol zelaia - 2008-07-02tik 2008-07-08era, 18:00
Hurrengo denboraldian Amaroz kadete mailako taldean jokatu nahi duten gazte guztiak astelehena, uztailak 7, eta asteartea, uztailak 8, arratsaldeko seiretan, Usabalgo futbol zelaira azaldu zaitezkete kirol arroparekin. Antolatzailea: Amaroz K.E.
Irteerak
TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era
Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea
Azoka
IRURA, Plaza - 2008-07-04tik 2008-07-06era
Kilometroak 08ren aldeko Garagardo Azoka plazan. Antolatzailea: Irurako Ikastola
Mendi irteerak
VILLABONA - 2008-07-04tik 2008-07-11era
Oza–Atxerito (2.358 m)-Zuriza mendi irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak hilaren 13rako. Izen-ematea, elkartean
Antolatzailea: Aizkardi mendi elkartea
Irteerak
ANOETA - 2008-07-04tik 2008-07-21era
Promozioko bidaia egingo dute Alkartasuna Biltokikoek Briones herrira, Errioxan, hilaren 22an, upategi bat bisitatuz. Izen-ematea, Biltokian 18:00etatik 20:00etara, 10 eurotan. Antolatzailea: Alkartasuna biltokia
Jaiak
Sanferminetako txupinazoa eta bazkaria
OREXA, Plaza - 2008-07-04tik 2008-07-06era
Sanferminetako txupinazoa botako dute igande eguerdian udaletxeko balkoitik, denak zuri-gorriz jantzita. Ondoren, bazkaria Kontsun bertsolari eta musikariekin. Izen-ematea, 943 682154 telefonoan.
Jaiak
Euskal erromeria, bazkaria, euskal abestiak
TOLOSA, Amaroz - 2008-07-06tik 2008-07-06era
Jaien azken eguna: 08:00etan garbiketa; 09:30ean Iurreko Andra Mari elizan meza; 09:30ean
diana Tolosako txistulariekin; 10:30ean
euskal erromeria San Blaseko ermitan elkartuz hamaiketakoa egiteko; 11:30ean erakusketa; 12:00etan toka txapelketa; 13:30e Antolatzailea: Amaroz auzo elkartea
Deialdiak
IBARRA, Plaza - 2008-07-06tik 2008-07-06era
Langostino Moto Festa: 9:00etatik 10:00etara gosaria; 10:30etik 13:00etara moto ibilaldia; ondoren Team Levetarqueren akrobaziak eta 14:00etan bazkaria. Antolatzailea: Langostino Moto Elkartea
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.