Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-07-05

Erakusketak

Noelia Crujeirasen margolanak

ALEGIA, Jubilatuen tabernan - 2008-06-04tik 2008-07-06era

Alegiako jubilatuen tabernan Noelia Crujeirasen margolan abstraktoak izango dira ikusgai hilabete osoan zehar. Asteartetik igandera bitarte.

Irteerak

Sanferminetara

TOLOSA - 2008-06-30tik 2008-07-09era

Hilaren 10erako Iruñeko sanferminetara irteera antolatu du Harizpe jubilatu elkarteak, Blanca de Navarra jatetxean bazkalduz. Izen-ematea, elkartean. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea

Irteerak

Zaragozako Expora

TOLOSA - 2008-07-01tik 2008-07-12era

Eguneko irteerak antolatu dira Tolosatik Zaragozako Expora hilaren 6an eta 13an. Informazia, 627 419364 telefono zenbakian.

Deialdiak

Argazki lehiaketa

ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era

Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat
Antolatzailea: Udala

Irteerak

Miarritzera

IBARRA - 2008-07-01tik 2008-07-19era

Bizi Nahi jubilatu elkarteak Miarritzera irteera antolatu du hilaren 19rako, Oiartzunen bazkalduz eta Hondarribia ere bisitatuz. Izen-ematea, elkartean 27 eurotan (ez bazkideek, 32).
Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea

Deialdiak

Amarozen jokatzeko deialdia

TOLOSA, Usabalgo futbol zelaia - 2008-07-02tik 2008-07-08era, 18:00

Hurrengo denboraldian Amaroz kadete mailako taldean jokatu nahi duten gazte guztiak astelehena, uztailak 7, eta asteartea, uztailak 8, arratsaldeko seiretan, Usabalgo futbol zelaira azaldu zaitezkete kirol arroparekin. Antolatzailea: Amaroz K.E.

Irteerak

Salamancara

TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era

Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea

Azoka

Garagardo azoka

IRURA, Plaza - 2008-07-04tik 2008-07-06era

Kilometroak 08ren aldeko Garagardo Azoka plazan. Antolatzailea: Irurako Ikastola

Mendi irteerak

Oza-Atxerito-Zuriza

VILLABONA - 2008-07-04tik 2008-07-11era

Oza–Atxerito (2.358 m)-Zuriza mendi irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak hilaren 13rako. Izen-ematea, elkartean
Antolatzailea: Aizkardi mendi elkartea

Irteerak

Brionesera

ANOETA - 2008-07-04tik 2008-07-21era

Promozioko bidaia egingo dute Alkartasuna Biltokikoek Briones herrira, Errioxan, hilaren 22an, upategi bat bisitatuz. Izen-ematea, Biltokian 18:00etatik 20:00etara, 10 eurotan. Antolatzailea: Alkartasuna biltokia

Jaiak

Sanferminetako txupinazoa eta bazkaria

OREXA, Plaza - 2008-07-04tik 2008-07-06era

Sanferminetako txupinazoa botako dute igande eguerdian udaletxeko balkoitik, denak zuri-gorriz jantzita. Ondoren, bazkaria Kontsun bertsolari eta musikariekin. Izen-ematea, 943 682154 telefonoan.

Kirola

Arroila jaitsiera Tena bailaran

TOLOSA - 2008-07-05tik 2008-06-06era

Oargi mendi elkarteak asteburu honetarako Tena bailaran arroilak jaisteko irteera antolatu du. Izen-ematea, 637 830380 telefono zenbakian. Antolatzailea: Oargi mendi elkartea

Jaiak

Mus, rock, batukada, danborrada eta Zelaia anaiak

TOLOSA, Amaroz - 2008-07-05tik 2008-07-05era

Jaiak: 08:00etan garbiketa orokorra; 10:00etan
diana Konponezinak txaragarekin; 10:30an fatxada eta balkoi loratuen lehiaketa; 10:30ean
puzgarriak eta jolasak; 12:00etan bakailao ajoarriero lehietak; 12:30eanhaurren ballet emanaldia; 14:30ean sari banak
Antolatzailea: Amaroz auzo elkartea

Kirola

XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketaren hasiera

AMEZKETA, Pilotalekua - 2008-07-05tik 2008-07-05era, 16:30-22:00

XIX. Joxean Tolosa Pilota Txapelketa hasiera pilotalekuan, 16:30etik aurrera gazte eta nagusiak eta 22:00etan beste hiru partida

Deialdiak

VI. Langostino Moto Festa

IBARRA, Plaza - 2008-07-05tik 2008-07-05era

Langostino Moto Festa: 15:00etatik 20:00etara show bike; jokuak 17:30ean; 19:30ean akrobaziak; 21:00etan afaria; 23:00etan Overloak eta Los del Gas taldeen kontzertua; 02:00etan streptease mistoa eta 03:00etan DJa. Antolatzailea: Langostino Moto Elkartea

«  uztaila - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 
7
14
22
     
             

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa