Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-07-04

Erakusketak

Noelia Crujeirasen margolanak

ALEGIA, Jubilatuen tabernan - 2008-06-04tik 2008-07-06era

Alegiako jubilatuen tabernan Noelia Crujeirasen margolan abstraktoak izango dira ikusgai hilabete osoan zehar. Asteartetik igandera bitarte.

Erakusketak

Ikasleen artelanak

IBARRA, Benito Izagirre kultur etxea - 2008-06-16tik 2008-07-04era

VIII. Kultur Lantegietako Artelanen Erakusketa zabalik aurkitzen da Benito Izagirre kultur etxean 09:30etik 13:30etara. Antolatzailea: Udala

Irteerak

Sanferminetara

TOLOSA - 2008-06-30tik 2008-07-09era

Hilaren 10erako Iruñeko sanferminetara irteera antolatu du Harizpe jubilatu elkarteak, Blanca de Navarra jatetxean bazkalduz. Izen-ematea, elkartean. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea

Irteerak

Zaragozako Expora

TOLOSA - 2008-07-01tik 2008-07-12era

Eguneko irteerak antolatu dira Tolosatik Zaragozako Expora hilaren 6an eta 13an. Informazia, 627 419364 telefono zenbakian.

Deialdiak

Argazki lehiaketa

ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era

Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat
Antolatzailea: Udala

Irteerak

Miarritzera

IBARRA - 2008-07-01tik 2008-07-19era

Bizi Nahi jubilatu elkarteak Miarritzera irteera antolatu du hilaren 19rako, Oiartzunen bazkalduz eta Hondarribia ere bisitatuz. Izen-ematea, elkartean 27 eurotan (ez bazkideek, 32).
Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea

Deialdiak

Amarozen jokatzeko deialdia

TOLOSA, Usabalgo futbol zelaia - 2008-07-02tik 2008-07-08era, 18:00

Hurrengo denboraldian Amaroz kadete mailako taldean jokatu nahi duten gazte guztiak astelehena, uztailak 7, eta asteartea, uztailak 8, arratsaldeko seiretan, Usabalgo futbol zelaira azaldu zaitezkete kirol arroparekin. Antolatzailea: Amaroz K.E.

Irteerak

Salamancara

TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era

Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea

Deialdiak

Haur jolasak

ANOETA, Plaza - 2008-07-03tik 2008-07-04era

Plazan jolasak antolatu dituzte LH1 eta LH6 bitarteko umeentzat. Lau monitore egongo dira jokuak antolatzen bi egun hauetan, goizez, 10:00etatik 13:00etara.

Azoka

Garagardo azoka

IRURA, Plaza - 2008-07-04tik 2008-07-06era

Kilometroak 08ren aldeko Garagardo Azoka plazan. Antolatzailea: Irurako Ikastola

Mendi irteerak

Oza-Atxerito-Zuriza

VILLABONA - 2008-07-04tik 2008-07-11era

Oza–Atxerito (2.358 m)-Zuriza mendi irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak hilaren 13rako. Izen-ematea, elkartean
Antolatzailea: Aizkardi mendi elkartea

Jaiak

Amarozko jaien hasiera

TOLOSA - 2008-07-04tik 2008-07-04era

Amarozko jaiak: 16:00etan txupinazoa eta Txoko txiki haurrentzak jolasak; 16:30ean buruhandiak eta ondoren Abr jolasak; 18:30ean sari banaketa eta txokolatada Itun Txulo elkartean; 19:00etan Beti Gazteak elkartean txokolatada jubilatuentzat; 20:00etan To Antolatzailea: Amaroz auzo elkartea

Kirola

V. Trans-Ernio Pilota Txapelketaren hasiera

ADUNA, Pilotalekua - 2008-07-04tik 2008-07-04era, 18:30

V. Trans-Ernio Pilota Txapelketaren hasiera 18:30ean pilotalekuan. Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako 48 bikotek hartzen dute parte eskuz.

Deialdiak

AHTren kontrako mobilizazioa

TOLOSA, Triangulo - 2008-07-04tik 2008-07-04era, 12:00

ELA sindikatuak AHTren aurkako mobilizazio probintziala antolatu du Trianguloan eguerdian. Antolatzailea: ELA sindikatua

Deialdiak

40. Paleta Txapelketan izen-ematea

TOLOSA - 2008-07-04

Tolosa CFk 40. Paleta Txapelketa antolatu du. Izena emateko Tolosa CFko bulegoetan, edo 943 67 17 49/656 71 92 63 zenbakietan egin ahalko da. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko dute bazkideek eta 20 gainerakoek.

Irteerak

Brionesera

ANOETA - 2008-07-04tik 2008-07-21era

Promozioko bidaia egingo dute Alkartasuna Biltokikoek Briones herrira, Errioxan, hilaren 22an, upategi bat bisitatuz. Izen-ematea, Biltokian 18:00etatik 20:00etara, 10 eurotan. Antolatzailea: Alkartasuna biltokia

Jaiak

Sanferminetako txupinazoa eta bazkaria

OREXA, Plaza - 2008-07-04tik 2008-07-06era

Sanferminetako txupinazoa botako dute igande eguerdian udaletxeko balkoitik, denak zuri-gorriz jantzita. Ondoren, bazkaria Kontsun bertsolari eta musikariekin. Izen-ematea, 943 682154 telefonoan.

«  uztaila - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 
7
14
22
     
             

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa