Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Tolosaldea eta Leitzaldea
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-07-03

Deialdiak

Jubilatuen Festarako izen-ematea

TOLOSA, Iturriza eta Harizpe - 2008-05-20tik 2008-07-03era

Uztailaren 6an egingo den Jubilatuen Festarako izen-ematea egin daiteke Harizpe eta Iturriza jubilatu elkarteetan. 65 urte izan eta Tolosan bizi direnentzat da.

Erakusketak

Noelia Crujeirasen margolanak

ALEGIA, Jubilatuen tabernan - 2008-06-04tik 2008-07-06era

Alegiako jubilatuen tabernan Noelia Crujeirasen margolan abstraktoak izango dira ikusgai hilabete osoan zehar. Asteartetik igandera bitarte.

Musika

Mikel Andueza hirukotea Gau Giron

TOLOSA, Usabal kiroldegiko terraza - 2008-06-04tik 2008-07-03era, 22:30

Usabal kiroldegiko terrazan Mikel Andueza hirukotea (Saxoa, bateria eta kontrabaxua) Gau Giroren barruan.

Antolatzailea: Udala

Erakusketak

Ikasleen artelanak

IBARRA, Benito Izagirre kultur etxea - 2008-06-16tik 2008-07-04era

VIII. Kultur Lantegietako Artelanen Erakusketa zabalik aurkitzen da Benito Izagirre kultur etxean 09:30etik 13:30etara. Antolatzailea: Udala

Deialdiak

Pilota eskolakoen afaria

ALEGIA, Kultur eta Kirol Etxea - 2008-06-18tik 2008-07-03era

Alegiako Intxurre pilota eskolako denboraldi amaieran afaria egingo dute uztailaren 3an. Afarira etortzeko pilota eskolakoek Alegiako Kultur eta Kirol Etxean eman behar dute izena.

Irteerak

Sanferminetara

TOLOSA - 2008-06-30tik 2008-07-09era

Hilaren 10erako Iruņeko sanferminetara irteera antolatu du Harizpe jubilatu elkarteak, Blanca de Navarra jatetxean bazkalduz. Izen-ematea, elkartean. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea

Irteerak

Zaragozako Expora

TOLOSA - 2008-07-01tik 2008-07-12era

Eguneko irteerak antolatu dira Tolosatik Zaragozako Expora hilaren 6an eta 13an. Informazia, 627 419364 telefono zenbakian.

Deialdiak

Argazki lehiaketa

ELDUAIN, Internet - 2008-07-01tik 2008-08-29era

Argazkiak, oporretakoak izan behar dute eta posta elektronikoz bidali behar dira udaletxera: kultura@elduain.com
Nahi haina argazki bidali daiteke
Argazkiarekin batera izen-abizenak jarri behar dira eta nahi bada argazkiari buruzko komentario txiki bat
Antolatzailea: Udala

Irteerak

Miarritzera

IBARRA - 2008-07-01tik 2008-07-19era

Bizi Nahi jubilatu elkarteak Miarritzera irteera antolatu du hilaren 19rako, Oiartzunen bazkalduz eta Hondarribia ere bisitatuz. Izen-ematea, elkartean 27 eurotan (ez bazkideek, 32).
Antolatzailea: Bizi nahi jubilatu elkartea

Deialdiak

Amarozen jokatzeko deialdia

TOLOSA, Usabalgo futbol zelaia - 2008-07-02tik 2008-07-08era, 18:00

Hurrengo denboraldian Amaroz kadete mailako taldean jokatu nahi duten gazte guztiak astelehena, uztailak 7, eta asteartea, uztailak 8, arratsaldeko seiretan, Usabalgo futbol zelaira azaldu zaitezkete kirol arroparekin. Antolatzailea: Amaroz K.E.

Irteerak

Salamancara

TOLOSA - 2008-07-02tik 2008-09-06era

Harizpe jubilatuen elkarteak Salamankara irteera antolatu du irailaren 14tik 19rako. Bazkideek 226 euro eta ez bazkideek 231 euro ordaindu beharko dituzte izena emateko. Antolatzailea: Harizpe jubilatu elkartea

Deialdiak

Haur jolasak

ANOETA, Plaza - 2008-07-03tik 2008-07-04era

Plazan jolasak antolatu dituzte LH1 eta LH6 bitarteko umeentzat. Lau monitore egongo dira jokuak antolatzen bi egun hauetan, goizez, 10:00etatik 13:00etara.

Ikastaroak

Kartografia ikasteko

TOLOSA - 2008-07-03tik 2008-01-16era

Oargi mendi elkarteak Kartografia ikastaroa antolatu du uztailaren 16tik 19ra, arratsaldetan. Izen-ematea, 637 83 03 80 telefono zenbakira deituta edo oargi@telefonica.net helbidera mezu bat bidalita. Antolatzailea: Oargi mendi elkartea

Jaiak

Txekor-jaterako txartelak salgai

ALEGIA - 2008-07-03, 21:00etan

Alegiako taberna guztietan jaietako txekor-jaterako txartelak salgai daude hilaren 13ra arte. Guztira 150 txartel daude tabernetan. Afaria izango da. Txekor-jatea hilaren 18an izango da.

«  uztaila - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 
7
14
22
     
             

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa